ZIKLO FORMATIBOAK

 ARKAUTE NekazaritzaLHIIk Erdi Mailako eta Goi Mailako prestakuntza zikloak garatzen ditu.

 Eskaintza hori derrigorrezkoaren ondokko hezkuntzan sartzen da. Zikloak 2.000 ordukoak dira (bi ikasturte oso), eta garrantzi handia ematen zaio prestakuntza praktikoari, bai zikloak osatzen dituzten prestakuntza-moduluetan, bai lehen sektoreko eta zerbitzuen sektoreko enpresetan bi ikasturteetan egingo diren praktiken bitartez (350-540 ordu lantokietan).

 

             

 

PRESTAKUNTZA ZIKLOETARA SARRERA

Hauek dira edozein lanbide arloko prestakuntza-zikloan hasi ahal izateko bideak:

Zuzenean: prestakuntza-maila bakoitzari dagokion eskakizun akademikoak betetzen dituzten ikasleak.

  • Erdi mailako prestakuntza-zikloak: DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) edo horren baliakide bat (BBB 2, LH I, IEE I, etab.) gaindituta izatea.
  • Goi-mailako prestakuntza-zikloak: LOGSE batxilergo titulua edo baliokideren bat (UBI, LH II, IEE II, etab.) izatea.

Sarrera-probaren bidez: aurreko paragrafoan aipaturiko ikasketak gainditu ez dituzten ikasleek bide hau erabil dezakete. Sarrera proba egiteko matrikulatzeko, hauek bete behar dira:

  • Erdi mailako prestakuntza-zikloak: 17 urte, urtebeteko esperientzia lanean, edo gizarte-garantiako programa batetik etortzea.
  • Goi-mailako prestakuntza-zikloak: 19 urte.