ZIKLO FORMATIBOAK
Arkaute Nekazaritza LHII Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa gara, eta nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, lorezaintzarekin eta paisajismoarekin lotutako erdi eta goi mailako zikloak ematen ditugu
PRESTAKUNTZA ZIKLOETARA SARRERA
Hauek dira edozein lanbide arloko prestakuntza-zikloan hasi ahal izateko bideak:
Zuzenean: prestakuntza-maila bakoitzari dagokion eskakizun akademikoak betetzen dituzten ikasleak.
- Erdi mailako prestakuntza-zikloak: DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) edo horren baliakide bat (BBB 2, LH I, IEE I, etab.) gaindituta izatea.
- Goi-mailako prestakuntza-zikloak: LOGSE batxilergo titulua edo baliokideren bat (UBI, LH II, IEE II, etab.) izatea.
Sarrera-probaren bidez: aurreko paragrafoan aipaturiko ikasketak gainditu ez dituzten ikasleek bide hau erabil dezakete. Sarrera proba egiteko matrikulatzeko, hauek bete behar dira:
- Erdi mailako prestakuntza-zikloak: 17 urte, urtebeteko esperientzia lanean, edo gizarte-garantiako programa batetik etortzea.
- Goi-mailako prestakuntza-zikloak: 19 urte.