Maiatzaren 20an, arratsaldeko 16.00etan, Ate irekien jardunaldi bat egingo dugu IES ARKAUTE Nekazaritza Institutua BHIn. Jardunaldi hau, PAISAIAGINTZA ETA LANDA-INGURUNEA, NEKAZARITZA EKOIZPEN EKOLOGIKOA edo LOREZAINTZA ETA LORADENDA zikloetan interesa duzuenontzat izango da. Bertan ikastetxearen antolaketa zein den azalduko zaizue eta zentroko azpiegiturak eta baliabideak zeintzuk diren ikusteko aukera izango duzue.